[itzul] 'Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak' solasaldia, Errenterian

EIZIE Mila mila a bildua eizie.eus
As, Urr 31, 11:04:05, CET 2023


 <https://eizie.eus/eu/albisteak/ikus-entzunezkoen-itzultzaileen-abenturak-eta-desbenturak-solasaldia>Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak <https://eizie.eus/eu/albisteak/ikus-entzunezkoen-itzultzaileen-abenturak-eta-desbenturak-solasaldia> solasaldia antolatu du EIZIEk.

Itzultzaileon lana oro har ikusezina izaten da, baina ikus-entzunezkoen itzultzaileena beste alor batzuetakoa baino ezezagunagoa da beharbada. Filmak eta telesailak itzultzen dituzula esan eta sarri galdetzen dizute: «Hara! Eta zer aktore bikoizten duzu?». Solasaldi honetan, ikus-entzunezkoen itzulpengintzak barne hartzen dituen diziplinez arituko gara. Halaber, itzultzaileen lanaren nondik norakoak ere jorratuko ditugu: lan-baldintzak, helburuak eta borrokak, euskarazko ikus-entzunezkoen egoera…


Parte-hartzaileak: Ane Garmendia, Maider Lizoain eta Ion Zubizarreta.

Eguna: 2023ko azaroak 15
Ordua: 18:00 - 19:30 
Lekua: Lekuona Fabrika, Errenteria

Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da (aurrerago jarriko dugu esteka webgunean).
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231031/816ebbdc/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago