[itzul] «Bidean aurkitzen dena: itzuli bat poesia itzuliari» ikastaroa, Donostian

EIZIE Mila mila a bildua eizie.eus
As, Ots 6, 11:43:26, CET 2024


Robert Frostek esan omen zuen esaldi ospetsua: «Itzulpenean galtzen den horixe da poesia». Ergo ez dago poesia itzultzerik.

Egia litzateke baldin eta milaka urtez poesia itzuli ez balitz. Kondena bat mundu osoko irakurleentzat. Bihotz-zimiko bat itzultzaileentzat; edo, agian, bulkada bat hordagoari hordago jotzeko.

Frosten desafioa ahaztu gabe eta Eganen «bakarrik ez, lagunekin bai» esaldia ere gogoan, ezin ustekoari ekingo diogu tailer praktiko honetan: denon artean jorratuko ditugu aurrez nork bere bakardadean landutako zenbait poema, hartara itzulian-itzulian azaldu zaizkigun oztoparriez eta zelaigarriez jarduteko, etsai ez baizik lagun harturik poesiaren itzulbide horretan aurkituko dugun guztia.

Irakaslea: Maialen Berasategi Catalán <https://nordanor.eus/norda?id=1309&tmp=1707215969847>
Noiz: 2024ko martxoaren 12an

Ordu-kopurua: guztira, 3 ordu

Ordutegia: 16:00 - 19:00

Non: Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen. <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2024/bidean-aurkitzen-dena-itzuli-bat-poesia-itzuliari-ikastaroa-donostian>
EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240206/769fe70b/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago