[itzul] captacion

Aitor Salaberria trslbrr a bildua gmail.com
Ost, Ots 7, 13:43:46, CET 2024


"atzipen" erabiltzea ondo dagoela esango nuke, eskariez gain, normalean 
bezeroetaz hitz egiten da "captación de clientes" gisa, ingelesez 
sinpleki "onboarding".


Adibide gisa, "atzipen" hitzaren erabilera bat testuinguru berean:

"Siderurgiaren Negozioaren
balantzea arrakastatsua dela esan
daiteke, eta atzipen berriak lortu
ditu, bai bezero tradizionalen aldetik
bai bezero berrien aldetik."

Iturria: 
https://www.mondragon-corporation.com/wp-content/themes/mondragon/docs/eus/Urteko-txostena-2012.pdf 
(23. orria)


Nik ez nuke "lortutako eskariak" erabiliko, lehen aipatu bezala, 
"bezeroak" aipatzen direlako normalean, eta agian "lorpenak" testuinguru 
honetan "lortutako helburuak" gisa uler daitekeela uste dut.


Izan ongi,

Aitor

El 07/02/2024 a las 12:28, Ana Martin escribió:
> Egun on!
>
> Enpresa arloan, enpresa batek lortu dituen eskariei dagokienez, egoki 
> iruditzen zaizue 'captación' esateko 'atzipen' erabiltzea?
>
> Enpresen datuak aurkezteko askotan erabiltzen dira honelakoak: "los 
> datos de captación y facturación son los siguientes:"
>
> 'Lortutako eskariak' izan daiteke, besterik gabe, baina, 'atzipen' 
> egoki iruditzen zaizue?,
>
> -- 
>
>
>
>
>
> alt_text
>
> EMUN KOOP. E. <https://www.emun.eus/>
>
>
>         Ana Martin Urmeneta
>         Itzultzailea
>
> 943 711 847 | ana a bildua emun.com
>
> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
> 20500 Arrasate
> www.emun.eus <https://www.emun.eus/>
>
> TWITTER <https://twitter.com/emun_taldea>LINKED IN 
> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>YOUTUBE 
> <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
>
>           LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>
> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240207/f550a37e/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago