[itzul] Re: Erretzea debekatuta (txema)

Ritxi Lizartza rlizartza a bildua euskalnet.net
Ast, Abu 5, 12:37:39, CEST 2004


Hortaz, mezua irakurtzen duenak ez dauka zertan jakin beharrik zein den mezua jarri duenaren asmoa: debekatuta dagoela, eragozpena dagoela, ez dela gertatzen edo egiten ahal, edo ezintasuna dagoela, eta beraz, modu librean, bere interpretazioa egiten du. Eta beharbada mezuak jartzeko moduek ez dute beti erakusten zein den jartzailearen asmoa eta aldartea ("Kontuz! Hemen euskaldunak gaituk!" famatua, adibidez), eta, hortaz, irakurtzen duenak bere interpretazioa egiten du. Librea, esan bezala. Eta beharbada eraso moduan har dezake, edo agindu moduan beharbada. Gauzak bere onetik atera gabe, ez dut uste erantzun guztiak hiztegian bilatu behar direnik, Sarasolaren proposamenak hitzen esanahiaren aldetik duelako balioa, ez hainbeste komunikazioarenetik. Eta gauzak esan eta jartzeko moduak adierazten du zein eratako harremanak eduki nahi ditugun inguruan ditugunekin.
Ritxi


Message: 2
Date: Wed, 4 Aug 2004 12:55:41 +0200
From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
Subject: Re: [itzul] Re: Erretzea debekatuta
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <007d01c47a11$9609bdb0$0d01a8c0 a bildua PC5>
Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-15"

Nahikoa zer den edo ez gauza bat da, baita nahiago zer dugun ere baina Ezin: Aditz baten eskuinean edo ezkerrean, honek aipatzen duena ez dela gertatzen edo egiten ahal adierazten du, eta Ahal izan: beste aditz baten ondoan, honek aipatzen duena gertatzeko edo egiteko eragozpenik edo ezintasunik ez dagoela adierazten du. (Sarasola). Hortaz....
  ----- Original Message ----- 
  From: Ritxi Lizartza 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Wednesday, August 04, 2004 12:17 PM
  Subject: [itzul] Re: Erretzea debekatuta


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040805/dec08ba7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago