[itzul] karta-jokoen izenak + joko baten izena
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ost, Abu 11, 12:47:09, CEST 2004
Truco gure truk da, nahiz eta arauak ez diren berberak. Gaur egun Lezo,
Oiartzun, Irun eta Hondarribian behintzat oraindik ere jokatzen da. Garai
batean esparru zabalagoa bide zuen. Hona joko hori aipu duen Elizanbururen
kanta ezagunaren ahapaldi bat:
Iragan besta bigarrenean,
Berek dakiten xoko batean,
Lau andre, bat alarguna, hirur mutxurdin,
jarriak itzalean,
Harri xabal bat belaunen gainean,
Ari dire, ari dire trukean.
Euskararen Donostia Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago