Re: [itzul] Cátaro
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Abu 12, 08:42:00, CEST 2004
Egun on:
Funtsean horrela da; dena den, Pays des Catares esaten denean uste dut
erreferentzia zabalagoa dela, Languedoc-eko bestelako inguruak ere barne
hartuta, kataroen komunitatea Albi inguruan ez ezik Languedoc osoan
baitzegoen oso zabalduta, eta okzitaniera zen, hain zuzen, haien usuzko
hizkuntza. Kataroen Herria edo Herrialdea emango nuke.
----- Original Message -----
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, August 12, 2004 7:57 AM
Subject: [itzul] Cátaro
>
>
>
>
> Egun, Aude izeneko departamentua da. Kataroei _albitar_ ere esaten zaie,
> Albi hiria dela bitarte. Nafarroako Erresumarekin (Joana Albreten garaian)
> zerikusia izan zuen hango hiri batek, Foix-ek, hain zuzen ere. Euskaraz,
> _albixo /albijo_ ere esan izan zieten kataroei.
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago