Re: [itzul] Cátaro
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Abu 12, 09:05:44, CEST 2004
Bai, garaitu zintzoaren informazioa, antza; erlijioaren aitzakitan eginiko
erabateko genozidio kulturala "Tuez les tous, Dieu reconnaîtra les siens"
(okzintanieraz mintzatzen ziren bertako guztiak hiltzea, alegia, errepresio
agindu zutenak ez baitziren okzitanoak, ez izatez, ez hizkuntzaz)
Frantziaren sorrera omen C'est la fin d'un rêve mais c'est aussi la
naissance de la France.
Beraiek hala badiote....
Gainerako informazioa baliagarriagoa izango ahal zaizu, Joxemari...
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, August 12, 2004 8:46 AM
Subject: Re: [itzul] Cátaro
> Egun, Aude izeneko departamentua da. Kataroei _albitar_ ere esaten zaie,
> Albi hiria dela bitarte. Nafarroako Erresumarekin (Joana Albreten garaian)
> zerikusia izan zuen hango hiri batek, Foix-ek, hain zuzen ere. Euskaraz,
> _albixo /albijo_ ere esan izan zieten kataroei.
Albiko herriko etxeak badu informaziorik kataroen gainean:
http://www.mairie-albi.fr/arthisto/histoire/cathares.html
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago