[itzul] lotificación
Xan
xanoth.eh a bildua wanadoo.fr
As, Abu 24, 19:35:13, CEST 2004
karlos_del_olmo a bildua donostia.org(e)k dio:
>Hirigintzako terminoa ei da. Lekukotasun bakarra topatu dut gaztelaniaz eta
>ez dit argi handirik egin. Euskaraz eman behar izan duzue inoiz?
>
agian ondokoarekin bat egiten du:
Ipar Euskal Herrian barra barra erabiltzen da 'lotizamendu' hitza, hau
da lur eremu bat zatitu (oraiko arauek 1000 m˛ behartzen dute
gutxienez), zati bakoitzean etxe baten eraikitzeko.
Beraz ekintzari 'zatikatze' esaten diogu, ondorioari '(lur) zati' 'lur
puska', 'lur sail',... zati bakoitzari, eta zati guztiek osatzen
dutenari (etxeak eraiki eta): 'etxe-multzo', 'auzotegi', Uztaritzen
'auzogune' irakurtzen da seinaletan, eta ia aipatu 'lotizamendu'.
Aditzaren beharra balin baduzu: 'zatika saldu', 'zatikatu',...
Erdaraz 'lotissement', ekintza eta ondorioentzat, 'lotir' aditzarentzat.
Azken gauza bat, hirigintzako arauek behartzen dute auzoguneak elektrika
lotura, ura, ur zikinen bilketa eta hainbat zerbitzu kolektibo jartzea
etxeak eraiki aitzin.
Beste behin luze...
Xan
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago