[itzul] Zalantza
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ast, Abu 26, 09:27:31, CEST 2004
Zer egiten du batzorde horrek? Izan ere, Euskaltermen ikus
daitekeenez bi bide jarraitzen dira euskaratzeko "academico/a" izen-laguna:
'akademiko' edo 'ikasketa'. Elhuyarrek 'akademiko' jasotzen du akademiarekin
zerikusia duten gauzetarako, alegia: arau akademikoak, Euskaltzaindiko
akademikoak...
Horren arabera, bi aukera ikusten ditut:' Ikasketak zuzentzeko
batzordea', (argia eta polita) bat; eta 'zuzendaritza akademikorako
batzordea' (ilunagoa). Susmatzen dut lehenengoa izan daitekeela egokiena,
batzorde horren lana ikasketak zuzentzea bada. Uste dut Euskaltermen
'akademiko' mailegua gordetzen dela ikasketa baino zer edo zer gehiago esan
nahi denean, hau da, ikasketa baino esanahi zabalagoa eman nahi zaionean,
esaterako, balio akademikoa, titulazio akademikoa, e.a. (hala ere,
halakoetan posible liteke ikasi aditzetik abiatzea, ez ala?: ikasitakoaren
balioa edo ikasitakoaren titulazioa. Agian ez da hain dotore gelditzen, ez
dakit, bada. Dena dela, hau beste eztabaida bat da) Ondo izan. Zelai
-----Mensaje original-----
De: Itzuliz [mailto:itzuliz a bildua euskalnet.net]
Enviado el: jueves, 26 de agosto de 2004 9:05
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Zalantza
Kaixo: zalantza sortu zait honekin:
Junta de Dirección Académica
Nola eman?
Mila esker
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040826/a5f51476/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040826/a5f51476/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040826/a5f51476/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040826/a5f51476/attachment-0002.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040826/a5f51476/attachment-0003.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago