[itzul] Karabi-karaba

Rey Escalera, Fernando (Traductor BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Al, Abu 30, 12:07:31, CEST 2004


Egun on, itzulist-eko lagunok.

	Testu batean italierazko "ai passi" jokoa euskaratu behar dut. Pixka bat ikertuta, gaztelaniaz "el escondite inglés" izenekoa da, gurean "carabi-caraba" deitzen zena. Jokoa (josteta?) zera da: bat paretaren kontra jartzen da, eta gainerako lagunak atzean ditu, handik metro batzuetara. "Amak" "carabi-caraba que miro ya" esan eta segituan jiratzen da, eta inor mugitzen ikusi badu, atzera bidaltzen du berriz. Atzeko lagunek pausoak ematen saiatzen dira aurreraka, amak ikusi gabe, paretara ailegatu arte.
	Hona nire galdera. Ba al du horrek tradiziorik herri euskaldunetan? Jostatu zarete inoiz? Zer izen du?
	Gure alabak, eta eskoaleko lagunek, gaur egun "karabi-karaba, begiratzeko noa!" esaten du, baina ez dakit oraintsuko itzulpen berri-berria den, Txantreako eskolan inork euskaratua den edo hedatuago dagoen.
	Eskertuko nuke zuren iritzia.
	Gero arte.
	Fernando Rey.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago