Re: [itzul] ángulo muerto

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Abu 31, 14:02:52, CEST 2004


RE: [itzul] ángulo muertoUste dut badutela desberdintasun txiki bat; angelu itsua ispilua tarteko gertatzen dena omen eta angelu hila ikusmenarena oro har. Horregatik markatu dut nire aurrekoa mezuan itsu galdera-ikurraz, eta oro har hila erabiliko nuela adierazi. Kotxeak aurreratzeari buruz ari bada, itsua ederki asko erabil daitekeela uste dut. Galdera bere horretan ikusi dut, testuinguruaz jabetu gabe. Orain irakurri dudanez, arlo horrekin lotuta dago, beraz, balekoa dela uste dut.
  ----- Original Message ----- 
  From: Juan Garzia Garmendia 
  To: ItzuL 
  Sent: Tuesday, August 31, 2004 1:24 PM
  Subject: ER: [itzul] ángulo muerto


  Oso ondo pentsatua.
  Beharbada, "angelu itsua" aski da.
  Hala ere, konprobatu beharlo litzateke, batetik, "ángulo ciego" beste zerbait ez dela, eta, bestetik, ea lehenagotik erabiltzen den "angelu hil/itsu" hori espezialitate-hizkeraren batean.
    -----Jatorrizko mezua-----
    Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: z-nikolas a bildua ej-gv.es
    Bidalia: Asteartea, 2004.eko abuztuak 31 12:59
    Nora: kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net; itzul a bildua postaria.com
    Gaia: RE: [itzul] ángulo muerto


    Zer moduz ikus-angelu itsua? 

    -----Mensaje original----- 
    De: Karmel Uribarren [mailto:kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net] 
    Enviado el: martes, 31 de agosto de 2004 12:55 
    Para: Itzulpostaria. com (E-mail) 
    Asunto: [itzul] ángulo muerto 

    kaixo adiskideok 

    zelan jarriko zenukete "ángulo muerto", zirkulazio kontuetan? 
    Adibidez, bizikletan zoazela "evita los ángulos muertos" 

    "ángulo muerto de otros vehículos" 

    inoiz suertatu zaizue halakorik? 

    eskerrik asko 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040831/a6dc0267/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago