[itzul] galdegaia eta aposizioa

Remiro, Mercedes m.remiro a bildua parlam.euskadi.net
Ast, Uzt 1, 11:11:09, CEST 2004


Zuen iritzia jakin nahi nuke galdegaiarekin zerikusirik duen kontu batez.
Zehatzago esanda, galdegaiaren lekuan, aditzaren aurreko kokagune horretan,
aposizioa onar liteke ondorengo kasuetan?



Ondoren, Sozialista Abertzaleen ordezkariak, Otegi jaunak, dau berbea
Ondoren, Euzko Abertzaleen ordezkariak, Egibar jaunak, du hitza.
Ondoren, Talde Popularreko bozeramaileak, Barreda jaunak, du hitza.


Legebiltzarrean, hamarretik bederatzian, horrelako esamoldea erabiltzen
baitute bilkuretako presidenteek hitza ematerakoan (eta haiek esan bezala
guk idatzi, noski):


Gutako batzuek, haustura edo etete itxuragabeko hori disimulatzearren,
aditzaren aurreko koma kentzen dugu. Konponbide eskasa, ordea.

Zer deritzozue kontu horri?

A! Inportantea da osagai hurrenkera hori errespetatzea, hau da: lehenengo,
taldea (txanda taldearena baita), eta gero, pertsona.




 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago