[itzul] RE: Popa, Rocka...

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Ast, Uzt 1, 13:27:40, CEST 2004


Kaixo lagunak:

	Nik dakidala gai horri erantzun ez dugunez, hor doa nire iritzia:

	1) Alde batetik, gure hizkuntzaren legeei eutsi behar dizkiegu.
Beraz, kasu hauetan erdibide bat bilatu behar dugu. Hasiera batean pentsatu
nuen kanpoko hitzari artikulua gehitzerakoan gidoi batez egin zitekeela:
pop-a, rock-a...

	2) Beste aldetik, kanpoko hitzak letra etzanaz idatzi behar ditugu
(Zalantza-dantza liburua, etab.): perfomance, collage....
 
	3) Ondorioz, irtenbidea hauxe izan zitekeen: pop-a, rock-a, pub-a 

(Geroago, aurreko irizpidea baieztatu nahian Berriaren ale batera jo dut,
eta bertan stand-a aurkitu)

                                    Agur bero bat,                Bittor
> ----------
> De: 	itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en
> nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: 	itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: 	miércoles 23 de junio de 2004 8:44
> Para: 	itzul a bildua postaria.com
> Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 1 bilduma, 25. zenbakia
> 
> 
> 
> Message: 1
> Date: Tue, 22 Jun 2004 17:54:35 +0200
> From: "gilentxo" <gilentxo a bildua yahoo.it>
> Subject: [itzul] Popa, Rocka,...
> To: "ITZUL" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <003501c45871$38e336a0$d8ec533e a bildua pc>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
> 
> Kaixo.
> 
> Badu euskarak -a artikulua beti eta nonahi erabili behar bat askotan
> astuna izatera iristen dena. Nik arazo hori batez ere hitz arrotzetan
> ikusten dut. 
> 
> Adibidez, Eroski hipermerkatu bateko musika sailean, afixa batek:
> 
> "popa, rocka eta jazza"
> 
> Ez dakit zergatik baina niri gaizki ematen dit begi-belarrietan. Artikulua
> eduki arren hitz horiek ez zaizkit euskarazkoagoak iruditzen. Nik
> behintzat kenduko nuke:
> 
> "pop, rock eta jazz"
> 
> Berdin jokatuko nuke titulu moduko hainbat idazkunen, arrotz-hitzak
> erabiltzen dituzten horietakoen, kasuan:
> 
> "Ziaboga bar" (hala euskarak ezin du "bar" hitza erabili?)
> 
> "Izar pub"
> 
> "Donostiako Aquarium" ("Donostiako Akuarioa"-ren alternatiba gisa)
> 
> "Donostiako Boulevard" ("Donostiako Bulebarra"-ren alternatiba gisa)
> 
> Jakina, deklinatzerakoan hitz arrunten moduan egingo litzateke: 
> 
> "Rocka (rock musika) izugarri gustatzen zait"
> 
> "Varsovia barrean elkartuko gara"
> 
> "Boulevardean gertatu zen dena"
> 
> 
> Ez dakit, beharbada oker nago kontu honetan, zuen iritziak ikusi nahi
> nituzke.
> 
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040701/3e859216/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago