[itzul] Arte, batera ala bereiz?
Alberto Martinez de la Quadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ast, Uzt 1, 13:31:15, CEST 2004
Testuan bertan argitzen da:
II. BANAN-BANAKO IDAZTARAUAK
Orain eratzen diren hitz elkartuak bereiz, marrarekin ala lotulik
idatzi behar diren argitzen da atal honetan. Elkarte-mota batzuetan
gauzak aski argi daudela ikusi du Euskaltzaindiak: adostasun handia dago
elkarte-modu horien idazmoldeaz. Gomendio-arau zehatza ematen da,
ondorioz, elkarte horietarako. Beste zenbait elkarte-modutan, aldiz, ez
da maila bereko adostasunik ageri: idazkera bi utzi dira, horietarako,
aukeran.
Arau nagusiak ematen ditu Euskaltzaindiak oraingoan. Zehaztasunak,
salbuespenak eta bestelako argibideak nahi dituenak jo beza Hitz
Elkartuen Osaera eta Idazkera liburura: bertako bigarren zatian, "Atalez
ataleko azalpenean" (aurrerantzean AAA) aurkituko ditu xehetasun horiek.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: jueves, 01 de julio de 2004 13:23
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Arte, batera ala bereiz?
Euskaltzaindiak «arte» hitz elkartuetan batera ala bereiz idatzi behar
ote den esaten duena aztertzen hasi gara, eta paragrafo honekin topo
egin dugu:
«Loturik ematen diren nazioarteko, jendaurreko, prentsaurreko,...
formetarako ikus AAAren 11.5. atalean eta ondoren, idazkerari
buruzkoetan, esaten dena.»
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0025.htm
Inork badaki zer den «AAAren» hori?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040701/efb17b3e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago