[itzul] Merezi

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Uzt 2, 12:22:08, CEST 2004


	Juan, lasaiago gera zaitezen, hona benetako esaldia:

<<Egun batzuk eta lan handia behar dira holako  
txoko bat egiteko, baina merezi du ahalegina>> (katagorriak habia egiten
hartzen dituen nekeei buruz ari da).

	Hortik aurrera, gogoeta bi egiturari buruz (ezer argituko ez
dutenak).

	1. Perpausaren osagaien erregimena ezin da azaldu / justifikatu
ulertutzat eman behar liratekeen beste osagai batzuen bidez.

	<<Merezi du ahalegina / ahaleginak>>: perpaus horretan ez dago beste
osagairik. Testuinguruak gauza asko argituko dizkigu, baina esaldia horren
"biluzia" da.

	2. Ahalegindu gara adibideak topatzen, baina banaka batzuk baino ez
dira azaldu. Dirudienez oso gauza berria da "merezi" aditzaren argumentu
bakarra izena izatea. Honelakoak oso normalak dira:

	<<Merezi du ahalegintzea>>.

	Baina aditz-izen horren lekuan ez da izenik jarri oraintsu arte.
Gutxi izan arren, eta modernoak, joera nabarmena dago ergatiboa sartzeko.

	Beharbada Euskaltzaindiak arrazoi du, eta egun <<merezi du
ahalegintzeak>> erakoak ugaritzea gogoeta gramatikalaren ondorio da. Hala
ere, ergatibodun adibide klasikoak Euskaltzaindiak dioen baino "ugariago"
dira (bestelakoak ere ez dira asko).
	Ez dut uste, gainera / beraz / bestetik, inora goazela "merezi izan"
aditzaren argumentua osagarri zuzena dela esanda, Euskaltzaindiak iradoki
bezala 31. arauan.
	Osterantzean, arauaren testua irakurtzen segituz gero, "balio"
aditzari buruz dioena irakurtzean, lehen kasuan aditzaren argumentua
subjektua dela eta bigarrenean osagarri zuzena dela esan beharko genuke.

		Zer balio du tematzeak?
		Ez du balio orain etxea konpontzen hastea.

	Eta ez naiz barrurago ausartuko gai horretan, niretzat arlo labaina
da eta.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago