ER: [itzul] Merezi
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Uzt 2, 14:07:54, CEST 2004
Guztiz konforme, Asier.
Osagarri zuzena balitz, beste adiera bat hartuko luke:
"Hiltzea merezi du" (Zer merezi duen norbaitek)
Eta oso besterik da jorratzen ari garena, "norbait"ik gabea:
"Merezi du bizitzea(k)" (Merezi duen gauza da bizitzea)
Hala ere, horrelakoetan normaltzat ergatiborik gabea jorik ere, ez dago
baztertzerik ergatibozkoa agertzea (edo, bestela esanda, hartara itzultzea,
bestea lizentzia berezitzat jorik). Esaterako, honelakoetan:
"Merezi dizu gehixeago ordaintzeak"
edo honelakoetan:
"Ondo bizitzeak merezi du, ez nolanahi bizitzeak"
Hain zuzen ere, ergatiboa kenduz gero, osagarri zuzenaren adierari dagokiona
genuke:
"Ondo bizitzea merezi du, ez nolanahi bizitzea (norbaitek)"
Uste dut hala ulertu behar dela ergatibo-galtzea, galdera bera ere
ergatibozkoa baita, anbiguotasun eta guzti:
"Merezi (al) du horrek (=hori egitea(k)?" > Bai, merezi du lan hori
hartzea(k).
"Merezi (al) du (pertsona) horrek (hori)?" > Bai, merezi du horrek hori eta
gehiago.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER
Bidalia: Ostirala, 2004.eko uztailak 2 12:22
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Merezi
Juan, lasaiago gera zaitezen, hona benetako esaldia:
<<Egun batzuk eta lan handia behar dira holako
txoko bat egiteko, baina merezi du ahalegina>> (katagorriak habia egiten
hartzen dituen nekeei buruz ari da).
Hortik aurrera, gogoeta bi egiturari buruz (ezer argituko ez
dutenak).
1. Perpausaren osagaien erregimena ezin da azaldu / justifikatu
ulertutzat eman behar liratekeen beste osagai batzuen bidez.
<<Merezi du ahalegina / ahaleginak>>: perpaus horretan ez dago beste
osagairik. Testuinguruak gauza asko argituko dizkigu, baina esaldia horren
"biluzia" da.
2. Ahalegindu gara adibideak topatzen, baina banaka batzuk baino ez
dira azaldu. Dirudienez oso gauza berria da "merezi" aditzaren argumentu
bakarra izena izatea. Honelakoak oso normalak dira:
<<Merezi du ahalegintzea>>.
Baina aditz-izen horren lekuan ez da izenik jarri oraintsu arte.
Gutxi izan arren, eta modernoak, joera nabarmena dago ergatiboa sartzeko.
Beharbada Euskaltzaindiak arrazoi du, eta egun <<merezi du
ahalegintzeak>> erakoak ugaritzea gogoeta gramatikalaren ondorio da. Hala
ere, ergatibodun adibide klasikoak Euskaltzaindiak dioen baino "ugariago"
dira (bestelakoak ere ez dira asko).
Ez dut uste, gainera / beraz / bestetik, inora goazela "merezi izan"
aditzaren argumentua osagarri zuzena dela esanda, Euskaltzaindiak iradoki
bezala 31. arauan.
Osterantzean, arauaren testua irakurtzen segituz gero, "balio"
aditzari buruz dioena irakurtzean, lehen kasuan aditzaren argumentua
subjektua dela eta bigarrenean osagarri zuzena dela esan beharko genuke.
Zer balio du tematzeak?
Ez du balio orain etxea konpontzen hastea.
Eta ez naiz barrurago ausartuko gai horretan, niretzat arlo labaina
da eta.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago