ER: [itzul] Esten/etsitzen

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Uzt 7, 10:35:21, CEST 2004


"Aintzatetsi" hitza aintzat hartuz gero, "aintzatesten" behar du noski
("aintzatetsitzen" "ikusitzen" edo "ulertutzen"en pareko arrunkeria da).

"Etsi" soilak beste jokabidea hartzen du (ez dut uste kontrako adibiderik
dagoenik tradizioan).

Filologoarentzat biak "etsi" bera izateak ez dakar biak berdindu beharrik.
  -----Jatorrizko mezua-----
  Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Paśl Picado
  Bidalia: Asteazkena, 2004.eko uztailak 7 10:28
  Nora: Itzul
  Gaia: [itzul] Esten/etsitzen


        Egun on, agian galdera honek ez du zerikusirik itzulpengintzarekin,
baina...

        Etsi aditzaz ari naiz, eta ez dut ulertzen zergatik esanahiaren
arabera bata edo bestea erabiltzen den. "Esten" erabiltzen da gaztelaniazko
"considerar" esateko, eta "Etsitzen" "desesperar, desistir, etab" esateko.

        Honekin topo egin dut xuxen-ek ez baitu aintzatetsi hitza
"ezagutzen", eta aintzatetsi-ren forma burutugabea jartzerako orduan
zalantza izan dut. Izan ere, google-n "aintzatetsitzen" forma agertzen da
batean.

        Kasu honetan zein da forma "aintzatesten"??????

        Mila esker, aldez aurretik.




  Paśl Picado Moreno



----------------------------------------------------------------------------
--



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040707/8ee8db0b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago