[itzul] Esten/etsitzen
Paśl Picado
paulpicado a bildua yahoo.es
Ost, Uzt 7, 10:28:21, CEST 2004
Egun on, agian galdera honek ez du zerikusirik itzulpengintzarekin, baina...
Etsi aditzaz ari naiz, eta ez dut ulertzen zergatik esanahiaren arabera bata edo bestea erabiltzen den. "Esten" erabiltzen da gaztelaniazko "considerar" esateko, eta "Etsitzen" "desesperar, desistir, etab" esateko.
Honekin topo egin dut xuxen-ek ez baitu aintzatetsi hitza "ezagutzen", eta aintzatetsi-ren forma burutugabea jartzerako orduan zalantza izan dut. Izan ere, google-n "aintzatetsitzen" forma agertzen da batean.
Kasu honetan zein da forma "aintzatesten"??????
Mila esker, aldez aurretik.
Paśl Picado Moreno
---------------------------------
[input] [input] [input]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040707/2a15790e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago