RE: [itzul] Re: software de visualización de objetos tridimensionales en estéreo integrable en web

Garikoitz Knörr gari a bildua nonbait.com
Al, Uzt 12, 22:07:33, CEST 2004


Hona hemen nire proposamena, Gilentxok irekitako bidetik gehiegi aldendu
gabe:

Hiru dimentsioko objektu/gauzaki estereoskopikoak bistaratzeko software
weberagarria.

Oharrak:

1. Hemen, "estéreo" horren forma osoa ez da, nonbait, "estereofónico",
baizik eta "estereoscópico":
http://www.vicomtech.es/castellano/html/proyectos/index_proyecto33.html
Eta zer dira irudi estereoskopikoak? Bada, antza denez, kristal urdin eta
gorri bana duten betaurreko horien bitartez ikusi behar direnak.

2. "Weberagarri" izenlagun hori, aitor dut, ausartegia izan daiteke, baina
ez du -oker ez banaiz- eraketa-legerik hausten, eta ulergarritasunaren
aldetik ere ez diot eragozpenik ikusten.


Garikoitz



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de gilentxo
Enviado el: astelehena, 2004.eko uztailak 12 20:30
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Re: software de visualización de objetos tridimensionales en
estéreo integrable en web

Hau esaldi puska!
Berez ulertzeko gaitza zait, batez ere sofware hitza ahaztu duzun lehengoan.

Oker ez banago, horren barruan hauxe dugu:

-software en estereo integrable en web
-visualización de objetos tridimensionales

Lehenari ikusten diot arazo hadiena, bereziki egitura hauei: "en 
estéreo" eta "integrable en web".

Aurrenekoa, ondo ulertu badut, izenlagun bihurtuko nuke: 
estereo(foniko); beraz "software estereo(foniko)".
Bigarrenak "webean integratu daitekeen" edo esan nahi du. Hala eman 
euskaraz?
"Webean integratzeko" nire ustez ez du jasotzen jatorrizkoaren esanahi 
osoa, hau da, webean ere erabil daitekeela.

Honaino: "Hiru dimentsioko gauzakiak bistaratzeko software estereo(foniko)".

Azken partearentzat ez zait ezer bururatzen asetzen nauenik.

"Webean integragarria//integrakorra"? "Webean integratu ahaleko"?  "In 
web integrakorra"?








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago