[itzul] Re: Pestaņa- beste bat

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Uzt 14, 11:45:55, CEST 2004






"...darabilenak esperientzia apur batekin badaki..."
_______________

Nik ez Mozillan ez beste horrelako tresna gehienetan ere (ez) dut
esperientziarik...

2002ko saialdi hartan, Gotzon Egiak egin zuen "pestaņa"ren galdera, eta
badirudi fitxa beraren eta hura iragartzen zuen "etiketatxo"aren artean
bereizketa egiten zuela ("...atal bakoitzaren izenburua etiketatxo batean
nabarmendurik ageri da...").

Lehenago bidali dudan Antton Gurrutxagaren mezuan, badirudi bereizketa
egiten zela, baita ere, "fitxa"ren eta hura iragartzeko agerian geratzen
den "irtegunetxo"aren artean: (...Fitxa batetik bestera aldatzeko, aipatu
'irtengune' horretan sakatu behar da.Rafa Saizek proposatu duen 'hegal'
terminoa izan daiteke hori adierazteko egokiena...").

Badirudi, bada, biok "etiketatxo"az nahiz "irtenguneaz" (eta ez "atal"az
nahiz "fitxa"z beraz ari zirela, "pestaņa"ri buruz ari zirenean. Beraz,
"ficha" kontzeptu bat eta "pestaņa" beste bat.

Nik ez dakit besteek (ingelesek esaterako) bereizketa hori egiten duten,
eta egiten badute ere geuk, euskaraz, egin behar ote dugun. Beharbada ez;
beharbada "fitxa erabiltzen da, besterik gabe, eta ez dugu, kontu
horretarako, beste ezeren beharrik; esan bezala, ez dut gaia menderatzen;
hori Luistxok eta horretan dabiltzanek jakingo dute...

Aurreko aldian hala erabili zela gaia, eta horren berri ematea, besterik
ez...

Joserra Beloki


______________

eta 2004an beste batzuk ere bai, baina Dooteok esandakoari egin kasu:
*fitxa*

2004an badago produktu informatiko txukun bat euskaraz, Mozilla, 2002an ez
zegoena. Eta Mozilla euskaraz darabilenak esperientzia apur batekin badaki,
hain
zuzen, *fitxak* direla nabigatzaile honen aukerarik praktikoenetakoa.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago