[itzul] Re: Pestaņa- beste bat

Luistxo Fernandez Lfernandez a bildua codesyntax.com
Ost, Uzt 14, 18:06:35, CEST 2004


 <Joserra_Beloki a bildua ...> writes:

> 
> "...darabilenak esperientzia apur batekin badaki..."
> _______________
> 
> Nik ez Mozillan ez beste horrelako tresna gehienetan ere (ez) dut
> esperientziarik...

Barkatu Joseba, ez nuen zure aportazioa gutxietsi nahi inolaz ere.

> 
> 2002ko saialdi hartan, Gotzon Egiak egin zuen "pestaņa"ren galdera, eta
> badirudi fitxa beraren eta hura iragartzen zuen "etiketatxo"aren artean
> bereizketa egiten zuela ("...atal bakoitzaren izenburua etiketatxo batean
> nabarmendurik ageri da...").

Kontestu askotan baliozkoak dira bai Gotzonek orduan esandakoak, zein zuk edo
beste batzuek aportaturikoak. 

Nik bakarrik esan nahi nuen, oraingoan galdera egin den kontestuan, eta oker ez
banago pantaila-interfazeez ari gara, Pestaņa - Tab gaztelaniaz eta ingelesez
esaten dena, euskaraz Dooteok aipatu bezala dagoela txukunen: fitxa.

Fitxa bat edo etiketa bat zer den, zeren antza duen, hori eztabaida logiko edo
ontologiko bat izan daiteke. Baina ez nago hain seguru pertinentea ote den
itzulpen ordain bat kasu honetan proposatzeko orduan. Steven Pinker
hizkuntzalariak ingelesezko adibide pare bat aipatzen ditu, hitzen finkapenean
logikak askotan ez duela zerikusirik... Berak dioenez, ingelesez, *one drives on
a parkway and parks in a driveway, plays at a recital and recites at a play*

http://www.sou.edu/polisci/hughes/pinker.html

Luistxo






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago