[itzul] Re: Pestaña- beste bat

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ast, Uzt 15, 09:00:04, CEST 2004








>Kontestu askotan baliozkoak dira bai Gotzonek orduan esandakoak, zein zuk
edo
>beste batzuek aportaturikoak. Nik bakarrik esan nahi nuen, oraingoan
galdera egin den >kontestuan, eta oker ez banago pantaila-interfazeez ari
gara

Luistxo, testuingurua, Gotzonek planteatu zuen galderarena eta orain
egindakoarena, bera da (ni ere oker ez banago),

>Fitxa bat edo etiketa bat zer den, zeren antza duen, hori eztabaida logiko
edo
>ontologiko bat izan daiteke. Baina ez nago hain seguru pertinentea ote den
>itzulpen ordain bat kasu honetan proposatzeko orduan. Steven Pinker
>hizkuntzalariak ingelesezko adibide pare bat aipatzen ditu, hitzen
finkapenean
>logikak askotan ez duela zerikusirik...

beraz, Pinkerren ekarpena oso interesgarria da, baina kontua ez doa hortik,
nire ustez, baizik eta Gotzonen eta Anttonen orduko azalpenek iradokitzen
zuten bidetik; alegia: oso litekeena da gaztelerazko informatikako
eskuliburu edo dena delakoren batean honelako zerbait agertzea: ".... haga
doble 'clic' en la PESTAÑA y se le abrirá una FICHA". Hala balitz, bi
termino genituzke; eta, berriz diot, ezin argiagoa zen Anttonen orduko
ekarpena:

"Windows 98 eta Office 2000ren euskarazko bertsioetan, 'fitxa' erabili da
elkarren gainean bistaratzen diren eta bakoitzaren goiko 'irtengune'-an
sakatuz lehen planoan agertzen diren leihoak izendatzeko (ingelesez, 'tab'
da; kontzeptua Euskalterm-en duzue). Fitxa batetik bestera aldatzeko,
aipatu 'irtengune' horretan sakatu behar da."

Ordea, Sarasolak eta bestek behin baino gehiagotan adierazi dutenez,
gazteleraz (edo ingelesez) bi kontzeptu emateko bi hitz/termino egoteak ez
du esan nahi euskaraz, automatikoki beste bi hitz/termino izan behar
direnik.

Eta hori da kontua, eta nik lehen esan dudan bezala, horretan ez dakit; ez
dakit, alegia,
gazteleraz (edota ingelesez) bereizketa hori egiten duten; edo gazteleraz
bai eta ingelesez ez, edo alderantziz; eta haietan eginda ere euskaraz
egitea komeni zaigun; hori dakizuenei dagokizue (gehienbat).


Nik horrela ikusten dut kontua...

Joserra Beloki



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago