[itzul] areneros

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Al, Uzt 19, 09:16:44, CEST 2004





Argazki baten oinean jartzeko.

Lanbidea (edo langintza, behinik behin).

Hainbat ibaitan-eta (Urumean, bederen) ibiltzen ziren, bertan pilatutako
hondarrak kentzen, ateratzen, ibaiontzien nabigazioa ahalbidetzearren.

Norbaitek ba al daki langile horiei izen berezirik ematen ote zitzaien? Eta
zein?

      Hondar-biltzaileak?


Ez Elhuyarrek, ez Euskaltermek, ez "Mujika zaharrak" dakarte (harritzekoa
ez dena, DRAEk ere ez dakarrenez --ezta M. Molinerrek ere--).

Joserra Beloki





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago