[itzul] epaitegi eta auzitegietako sententziak

Aitziber Eizagirre Arin eizagirre.a a bildua AJU.ej-gv.es
Or, Uzt 16, 13:51:57, CEST 2004


Donostiako epaitegietako itzultzaileok ere forma berak erabiltzen ditugu, KAE eta AGE, lehenengo aldiz aipatzerakoan izen osoa eta parentesi artean laburtzapena jarri eta gero.

> -----Mensaje original-----
> De:	z-nikolas a bildua ej-gv.es [SMTP:z-nikolas a bildua ej-gv.es]
> Enviado el:	viernes, 16 de julio de 2004 6:44
> Para:	itzul a bildua postaria.com
> Asunto:	RE: [itzul] epaitegi eta auzitegietako sententziak
> 
> Guk, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaordetzan, horrela erabiltzen ditugu, gure saileko itzultzaileekin adostuta: 
> 
> STC: KAE  (Adibidez, KAE ekainaren 5eko 76/1986 edo KAE 76/1986) 
> STS: AGE 
> 
> -----Mensaje original----- 
> De: amallona a bildua euskal.deusto.es [<mailto:amallona a bildua euskal.deusto.es>] 
> Enviado el: viernes, 16 de julio de 2004 13:41 
> Para: ItzuL 
> Asunto: [itzul] epaitegi eta auzitegietako sententziak 
> 
> Egun on guztioi: 
> Zuzenbide eta auzitegi arloan lanean zabiltzatenoi egin nahi dizuet 
> galdera. Testu batean "STS Sentencia del Tribunal Supremo; STC 
> Sentencia del Tribunal Constitucional" eta antzekoak ageri zaizkit. 
> Egin nahi nukeen galdera hauxe da: laburdura horiek egiteko 
> badago euskaraz modeelde berezirik, adostuta dago zelan eman? 
> Badakit zelan eman forma luzeak baina laburdurak ez dakit 
> erabiltzen diren edo ohiturarik dagoen edo adostuta dagoen. 
> Mila esker aldez aurretik eta asteburu on denoi. 
> 
> Agurtzane Mallona 
> Deustuko Unibertsitatea 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago