[itzul] Thread

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Uzt 20, 14:10:17, CEST 2004


RE: [itzul] ThreadEguerdi on: antzeko constructoetan postontzi erabiltzen denez (ahots-postontzia eta abar), iradokizunen postontzia logikoa dirudi. Hainbat tokitan horrela aurkituko duzu . Ez dakit hoberik izango den, edo bestela erabiltzen den. Zertarako den jakiteak ere igual langunduko luke. Horrela, oro har, behin baino gehiagotan ikusi izan dut, esan bezala.
Txema Yarza
  ----- Original Message ----- 
  From: e-oregi a bildua ej-gv.es 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Tuesday, July 20, 2004 2:01 PM
  Subject: RE: [itzul] Thread


  Nik, 'asunto' ikusi dudala esango nuke. 
  Bestalde, nola esango 'buzón de sugerencias'? Iradokizunik? 

  -----Mensaje original----- 
  De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net] 
  Enviado el: martes, 20 de julio de 2004 13:32 
  Para: ItzuL 
  Asunto: [itzul] Thread 

  Posta zerrendatan, mezu batzuek «haria» hasten dute: gai baten inguruan 
  lehen mezu bat agertzen da (esate baterako, mezu hau hari baten hasiera 
  izango da ItzuLen), eta mezuari emandako erantzun guztiekin batera, 
  «haria» osatzen da. 

  Ingelesez «thread» esaten zaio horri, eta euskaraz «haria» erabiltzen 
  ari gabe, lasai asko. 

  Gazteleraz, berriz, zalantza sortu zait, «hilo» nahiko adierazgarri ote 
  den. Beste irtenbiderik ikusi duzue? 

  -- 
  Gotzon Egia 
  gegia a bildua gipuzkoa.net 
  43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040720/21ef6f48/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago