[itzul] rompientes
Eneko & Jasone
masala a bildua euskalnet.net
Ost, Uzt 28, 14:52:38, CEST 2004
Nik Portugaleteko taberna baten izenari esker ikasi nuen (pub-aren
logoan argi asko agertzen zen, gainera, olatu ezin txurferoagoa, apurtzeko
zorian), baina Retanarenean agertzen zaizu:
"KARDALA: I: arrecife. Mendi-arbelok, zabalik dagon liburu orrien antzo
berezten dira eta itxasoan murgiltzen kardalak sakabanatuz (dejando
arrecifes), ots, arkaitz beltzak olatu-eragin artegatuz astindurik, eta
Fraiburu izeneko aitz goen, beltz eta misteri kutsuko batean amaitzen dira.
J. ETXAIDE, Itxasoa, 42._ II: arranque de la rompiente de una ola. Gaurkoak
ez dakit, baiņa itxastar zaarrak ba ekien zer dan kardala. Olatua jaso ta
apurtzeko asten dan itxas bultzadeari, sakadeari, kardala deituten eutsen.
A. ZUBIKARAI, Kardala, 3.
----- Original Message -----
From: <Joserra_Beloki a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, July 28, 2004 2:02 PM
Subject: Re: [itzul] rompientes
>
>
>
>
>
> >Kardala?
>
>
> Ez dut topatu, ez Sarasolan, ez Ereduzko Prosan, ez Mokoroan...
>
> Non esaten da, eta zeri, zehatz?
>
> Joserra
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago