[itzul] rompientes

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ast, Uzt 29, 11:50:16, CEST 2004






Joserrak: Ez dut topatu, ez Sarasolan, ez Ereduzko Prosan, ez Mokoroan....

Eneko & Jasonek:
    Retanarenean agertzen zaizu:

    "KARDALA:  I: arrecife... II: arranque de la rompiente de una ola....."

___________

Zuen mezua jaso ondoren, gehiago begiratuta,

Orotarikoan topatu dut --kardal-- DRAren bi adiera berberokin, baita Mujika
zaharrean ere ("rompiente de grandes olas = kardala") (EEBSen ere aipamenik
ez, ordea).

Kostaldean ongi ezagututako hitza izan behar du, Googlen (Zubikarairen
aipamenaz aparte) erreferentzia gutxi baina portu desberdinetakoak topatu
baititut, (Ondarrukoaz gain, Mutriku eta Pasaikoak); baina, izen propioez
aparte, hor goiko bigarren adierari dagozkio erreferentziok; zehatzago: ez
olatua puskatzeko zera horri, olatuari berari (olatu arriskugarri mota
bati) baizik.

Estimatuta dago hitz polit horren ezagutarazpena, eta hona erabilera
horietakoren bat, badaezpada ere bateon bati interesatzen zaion:

  Mutrikun  betidaniko  eskaera  hirtorikua,  Portura  sarrera  seguru  bat
  eukitzea izan da, "Kardala" mendebaldeko olatu arriskutsutik babestuta.

  Kaia  burumendi  puntatik  hasi  eta  300m-ko  sartzen  da  Alkolearuntz.
  Iparekialdeko norabidea hartzen du "Kardala"olatua gelditzeko.

  Koldo Izagirrek (Non da Basque's.../Kapritxo zaila)
  Beti nahi izan nuen koplaka ikasi
  Txintxorroen lotura erraz lasaitzen du
  Hondoko baga beltzak azpitik jotzean
  Kardala baretzeko neu nago moilarri

  Eta bukatzeko, aipamen bitxi bat...
  Une nouvelle pilotine pour le port de Pasajes.
  «  Kardala » qui signifie en basque « sommet brisant des hautes vagues du
  large » est une pilotine de 35 pieds ........

  Ez,  bukatzeko  ezin  esan gabe utzi, Googlen "kardala"ren ia 500 aipamen
  agertzen  direla,  eta  gehien-gehienak  Jordan Haraneko herri palestinar
  martirizatu  horietako  bati buruzkoak direla (haietako baten izena dela,
  alegia);  nondik,   ageriko  ote  da  Kardalarrak  etengabeko  kardaletik
  babestuko dituen mollaria? Noiz?

  Joserra Beloki



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago