[itzul] codillo (de cerdo)

Jon Alonso jon.alonso a bildua unavarra.es
As, Eka 15, 08:16:13, CEST 2004


'Txongo' hori hemen, erdaraz ere, 'Txungur' esaten dena izango da ('pochas 
con chungur', 'alubias con chungur' etc); hemen (Iruņean) 'txungur'; nire 
aldamenean daukadan Bortziriko informante batek haiek 'txongorra' esaten 
dutela dio.

'Txungur' hori hanka parteko hezur puska da, haragi piska bat ere baduena; 
seguru-seguru ez nagoena da 'txungur' hori beti 'codillo' ote den. Agian 
zerrenda honetako nafarrologo ospetsu horietako batek argituko liguke.

Jon




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago