[itzul] Zeberioko euskara

Kepa Diegez kepadi a bildua euskalnet.net
Ost, Eka 16, 18:55:01, CEST 2004


Giltza-Iņigo Roque(e)k dio:

>
>     Nekez erabiliko dute Zeberion bi aldaera (u / us) adizki berbera
>     (dogu[z]) adierazteko.
>     Ez ote da "u" hori "du" adizkiaren baliokidea?
>     Era honetan, alegia:
>     u --> du
>     us --> doguz
>
>
> Nik dakidala, behintzat, “dogu” eta “doguz” adizki bi dira (ez 
> bakarra), nahiz eta Debagoieneko leku askotan “dogu” baterako nahiz 
> besterako erabiltzen den.
> Busturialdean (leku batzuetan, behintzat, ez hasi agirika), “ikusidu” 
> esaten da, “ikusi dogu” adierazteko, eta egingo nuke Zeberion ere 
> halaxe egiten dutela. “Ikusi du”, “ikusi deu” esaten da. 

Bizkaiko bazter frankotan "ikusi dogu" "ikusi du" esaten da. Beraz, 
"ikusi doguz" "ikusi dus".



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago