[itzul] Popa, Rocka,...
gilentxo
gilentxo a bildua yahoo.it
As, Eka 22, 17:54:35, CEST 2004
Kaixo.
Badu euskarak -a artikulua beti eta nonahi erabili behar bat askotan astuna izatera iristen dena. Nik arazo hori batez ere hitz arrotzetan ikusten dut.
Adibidez, Eroski hipermerkatu bateko musika sailean, afixa batek:
"popa, rocka eta jazza"
Ez dakit zergatik baina niri gaizki ematen dit begi-belarrietan. Artikulua eduki arren hitz horiek ez zaizkit euskarazkoagoak iruditzen. Nik behintzat kenduko nuke:
"pop, rock eta jazz"
Berdin jokatuko nuke titulu moduko hainbat idazkunen, arrotz-hitzak erabiltzen dituzten horietakoen, kasuan:
"Ziaboga bar" (hala euskarak ezin du "bar" hitza erabili?)
"Izar pub"
"Donostiako Aquarium" ("Donostiako Akuarioa"-ren alternatiba gisa)
"Donostiako Boulevard" ("Donostiako Bulebarra"-ren alternatiba gisa)
Jakina, deklinatzerakoan hitz arrunten moduan egingo litzateke:
"Rocka (rock musika) izugarri gustatzen zait"
"Varsovia barrean elkartuko gara"
"Boulevardean gertatu zen dena"
Ez dakit, beharbada oker nago kontu honetan, zuen iritziak ikusi nahi nituzke.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040622/daac88da/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago