[itzul] Iritsi gabeko mezuak

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Ost, Eka 23, 13:02:57, CEST 2004


Joan den ostiralaz geroztik, arazotxo batzuk izan ditugu
Postaria.com-eko zerbitzuan, eta mezu batzuk ez dira iritsi zerrendara.
Guk dakigula hauek dira mezuak:

Sillas anfibias
Paúl Picado <paulpicado a bildua yahoo.es> (2 bider)

Rocka, popa,...
"gilentxo" <gilentxo a bildua yahoo.it> (5 bider)

LEY DE DEMARCACIÓN Y PLANTA JUDICIAL
"Amaia Garmendia" <amaia.vill a bildua udal.gipuzkoa.net>

Re: [itzul] Botellon
saioa uzkiano <saioa_uzkiano a bildua yahoo.es>

"Famoseo"
Paúl Picado <paulpicado a bildua yahoo.es>

abupachado
"Inma Eguen" <eguen.zaldibar a bildua arrakis.es>

memorias intermedias de disco
"Itzuliz" <itzuliz a bildua euskalnet.net>

Ohartu gara, dena dela, mezu horietako batzuk, azkenean, heldu direla
zerrendara.

Barkamena eta pazientzia eskatzen dizuegu, zerrendaren aro berri honen
lehen urratsetan.

Arazoak konpontzeko bidean gara, baina asko lagundu dezake mezuak
inolako atatxamendurik gabe eta testu soil gisa bidaltzeak. Posta
kudeatzeko programa guztiek dute moduren bat, bidaltzen diren mezuak
testu soilekoak izan daitezela konfiguratzeko. Adibide lagungarri gisa
jartzen ditugu hauek:

- Outlook Express
Herramientas, Opciones; Enviar, Configuración de formato de envío de
correo: Texto sin formato.

- Outlook
Herramientas, Opciones; Formato de correo, Enviar en este formato: Texto
sin formato

- Mozilla
Edizioa, Hobespenak; Posta eta berri taldeak, Bidaltzeko formatua: Mezua
testu arrunt bihurtu.

Horrez gain, ez erantsi sinadura-oin formatudunik edo irudidunik, mesedez.

Dena dela, posta kudatzeko programaren konfigurazioa norberaren esku
uzten dugu; beraz, mesedez ez bidali mezurik, ez deitu telefonoz
guregana laguntza eske, bestela ere nahikoa lan baitaukagu.

Mila esker zuen laguntzagatik!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040623/3791d72d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago