[itzul] Central de medios

Iņigo Fernandez ifernandez a bildua publis.com
Or, Eka 25, 08:42:45, CEST 2004


Egun on guztioi:

Nola esango genuke "Central de medios" euskaraz? "Medio Zentrala"?!

Zer dira "Central de medios"-ak? Hedabideen eta publizitate agentzien artean bitartekaritza lanak egiten dituzten enpresak dira. 
Batetik, "medioen plangintzak" egiten dituzte ("planes de medios"), publizitate insertzioak nolakoak, noiz eta non egin planifikatuz.
Eta bestetik, komunikabideetan tarteak kontratzeaz ere arduratzen dira, baita bestelako publizitate euskarriak alokatzeaz ere (markesinak, hesiak eta beste).
Labur esanda, enpresa horietan daude zentralizaturik "medioei" (komunikabideei eta bestelako euskarri publizitarioei) dagozkien kontu guztiak.

Eskerrik asko, aldez aurretik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040625/6b248aae/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago