[itzul] Re: Nork itzuli behar du Europako Konstituzioa?
Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com
Ost, Eka 30, 09:19:51, CEST 2004
Karlos del Olmo:
>Euskaltzaindiak bere burua eskaini omen dio Paulino Luesmari Europako
>Konstituzioa itzultzeko (...) Euskaltzaindiak, gainera, ezin dio,
>itzulpenari "legezkotasunik" erantsi.
>(...)
>Zer gerta ere, Euskaltzaindia baino gutxiago bagara ere, EIZIE ere prest
>dago kontsitutzioa itzultzeko. Ala ez? Nori berea da zuzenbidea (eta
>konstituzioa)!
Joan den asteko gai honetara itzuliko naiz, ardura ez bazaizue...
Ez dakit irakurri ote nuen Espainiako Konstituzioa ere Euskaltzaindiak
itzuli ote zuen... Oker nago beharbada. Edozein modutan jakingo duzue,
akaso, 1978ko konstituzioaren itzulpenean gertatu zena. Gobernuak liburuki
beix batzuk banatu zituen orduan, eta hiru probintziatan bederen, uste dut
ale elebidunak bidali zituztela etxeetara. Alde batetik gaztelaniaz,
besterik euskaraz. Euskarazko bertsio hartan, akats bitxia zegoen
konstituzioaren azken-azkenengo xedapenean.
Halako zeozer zioen:
- Indargabeturik geratzen dira, konstituzio honen aurreko xedapen guztiak.
Zehazki itzulpen okerraren testua zein zen ez dakit. Inork eskura balu, eta
anekdotaren berri jakingo balu, eskertuko nioke.
Espainiako Konstituzioaren itzulpena, dena den, eguneratua dago, eta
HAEE-IVAP-ek eskaintzen digu bere webgunean:
http://www.ivap.org/eusk/izo/legeak/konstituzioa.htm eta lerro hori horrela
ageri da:
3.- Indargabeturik geratzen dira, orobat, konstituzio honen aurkako xedapen
guztiak.
Baina ez dakit nik testu euskaldun zuzendu eta berri honek ofizialtasunik
baduen ala ez. 25 urte bete zituen duela hilabete batzuk Konstituzio
horrek, eta Espainiako agintariek berriro bidali ziguten etxeetara
liburukia. Oraingoan, ordea, gaztelania hutsez. Euskaraz, zero akats.
Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com - 652 750 362
CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago