[itzul] Photoshop ikastaroa euskaraz

Jabier Zabaleta euskara a bildua oriora.com
Ost, Aza 3, 10:49:16, CET 2004


Orioko Euskara batzordekook Photoshop ikastaro bat antolatu nahi dugu
euskaraz. Inguruan begiratuta, aurkitu ditugu pare bat akademia ikastaroa
emango luketenak, irakasle euskalduna jarrita, baina ez daukate euskarazko
eskulibururik.

Photoshop-eko oinarrizko ikastaro bat emateko euskarazko eskulibururik
ezagutzen al du inork? (Ez dut eskatzen argitaratutako libururik; ikastaroan
erabiltzeko moduko apunteak nahiko genituzke).

Norbaitek emango zuen noizbait horrelako ikastaroren bat euskaraz, ezta?

Eskerrik asko aldez aurretik.

Ondo-ondo bizi.

‹Jabier Zabaleta





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago