[itzul] Manos Libres

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Aza 10, 14:18:46, CET 2004


Euskaltelen web gunean kontsulta daitekeen Telekomunikazio Hiztegia
(http://www.telekomunikaziohiztegia.org):

      equipo manos libres portátil



     1

      Telefonia

      Aurikular eta mikrofono txiki banaz hornituta dagoen eta zuzenean
telefono mugikorrera konektatzen den tresna, telefonoa eskuz heldu gabe hitz
egiteko erabiltzen dena eta aldean eraman daitekeena. Hainbat modelo daude,
eta batzuek urrutiko agintea eta irratia ere izaten dituzte, besteak beste.
Gidatzen den bitartean telefonoz hitz egin ahal izateko erabiltzen bazen
ere, egun debekatuta dago aurikularra jarrita gidatzea; horregatik, gidatzen
den bitartean telefonoa erabili nahi bada, esku libreko ekipo homologatu
finkoa instalatu behar da autoan.

      eu: esku libreko ekipo eramangarri
      en: mobile handsfree kit
      fr: ensemble mains libres portable

       esku libreko telefono


----------------------------------------------------------------------------
---------------------------

      teléfono manos libres



     1

      Telefonia, Telekomunikazio-zerbitzuak

      Bozgorailuz eta mikrofonoz hornitutako telefono mugikor edo finkoa,
eskuz heldu gabe hitz egin eta entzuteko erabiltzen dena. Sistema
aurreratuenek hizketa ezagutzeko sistema dute, eta automatikoki markatzen
dute erabiltzaileak esandako telefono-zenbakia.

      eu: esku libreko telefono
      en: handsfree phone; handsfree telephone; handsfree unit
      fr: téléphone mains libres


-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
Asteasuain, 14 / 20170 Usurbil
(+34) 943 36 30 40
agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------

  -----Mensaje original-----
  De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Josemari Navascués
  Enviado el: miércoles, 10 de noviembre de 2004 12:40
  Para: ItzuL
  Asunto: Re: [itzul] Manos Libres


  frantsesez: mains libres; ingelesez: hand free;
alemanieraz:freisprech/freihänding; potugesez: maôs livres; italieraz: mani
libere
    ----- Original Message -----
    From: Paúl Picado
    To: Itzul
    Sent: Wednesday, November 10, 2004 12:24 PM
    Subject: [itzul] Manos Libres


    Egun on, beste galdera bat, telefono mugikorren "manos libres" hori,
nola jarriko zenukete?. Eroskin, gutxienez, "esku libreak" erabiltzen dute,
baina ba al dago esateko beste modurik?, edo hori al da forma "estandarra"?

    Mila esker.



    Paúl Picado Moreno



----------------------------------------------------------------------------


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041110/1f84c68b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago