[itzul] antolatua/antolatuta

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Ast, Aza 11, 12:18:29, CET 2004


Ados Zelairekin ... neurri batean. Nire ustez, ez dago arazorik esateko:

 

-          antolatuta dago

-          antolatua da

 

Eta  esan, esan daiteke "antolatua da". Esate baterako: Paulek antolatua da
= Paulek antolatu (duen)a da

 

Zalantza beste honetan (gero eta gehiagotan irakurtzen dena) egongo da:
"antolatua dago"

 

Nik ez dut horrelakorik erabiltzen, baina ondo edo txarto dagoen ...

 

Azken batean, ni ekonomista xume bat baino ez naiz.

 

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

 

Tel: 945 01 90 56

Fax: 945 01 90 62

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041111/fee3dc95/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago