[itzul] deslocalización (de empresas)

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Ast, Aza 11, 15:38:17, CET 2004


Goiko hori esateko zer erabiltzen duzue edo zer erabiliko zenukete?
Gutxienez, bi hitzetatik abiatu daiteke: lokalizazio edo lokalizatzetik eta
kokatzetik. Hortik tiratuz, nahi beste:

 

1.       deslokalizazio

2.       deslokalizatze

3.       deskokatze

4.       lokalizazio aldaketa

5.       kokapen aldaketa

6.       kokatze aldaketa

7.       (ausartena, agian) atzerriratze (azken batean, enpresa beste
herrialde batera eramatea da kontua)

8.       ...

 

Testuingurua: enpresak kostu gutxiagoko lurraldeetara alde egiteko dagoen
arriskua aipatzen duen ale monografiko bat. Askotan, perifrasien bitartez
adierazi daiteke, baina modu trinko bat ere beharko dut.

 

Iritzirik edo gomendiorik?

 

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

 

Tel: 945 01 90 56

Fax: 945 01 90 62

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041111/0e0bfd85/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago