[itzul] condenar de forma solidaria
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Or, Aza 12, 11:45:37, CET 2004
Zor baten erantzuleak pertsona bat baino gehiago direnean hartzekodunak
aukera du zor osoa osorik (kopuru osoa alegia) edozeini eskatzeko. (Beste
aukera bat, "responsabilidad mancomunada"ren kasuan ordea, zordun bakoitzari
berari dagokion zatia baino ezin zaio eskatu).
Beraz, "condenar de forma solidaria" esan nahi du epaileak zigortuko dituela
zordun guztiak zor osoa ordaintzera, baina ez bakoitzari dagokion zatian,
baizik eta hartzekodunaren aurrean edozein zordunak erantzungo duela
zorraren kopuru osoagatik. Behin hartzekodunari(akreedorea) zorra ordaindu
zaiola, zordun horrek gainontzeko zordunei bakoitzari dagokion zatia
ordaintzea eska liezaieke.
Ea zerbait argitzeko balio dizun. Ondo izan. Zelai
-----Mensaje original-----
De: Amaia Imaz Clemente [mailto:amaia_imaz a bildua yahoo.es]
Enviado el: viernes, 12 de noviembre de 2004 11:29
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] condenar de forma solidaria
Egun on:
Inork badaki zer esan nahi duen esaera honek eta nola
eman daitekeen euskaraz testu juridiko batean?
Eskerrik asko
______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!: ˇ100 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041112/c9292b20/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago