[itzul] Balore/balio

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Aza 16, 06:52:35, CET 2004


Azken udan ibili nintzen gai horrekin.
Nik hiztegi entziklopedikoa erabili nuen irizpidetzat:

BALIO. iz. 1. Zerbait edo norbait garrantzizko edo aintzat hartzekoa egiten duen ezaugarria edo ezaugarri-multzoa. Balio handiko idazlanak. 2. Prezioa. Etxebizitzaren balioa asko igo da. 3. Magnitude baten neurria; parametro batek har ditzakeen zehazpenetako bakoitza. 4. Arau, adierazpen edo gertakari baten eraginkortasuna. Erabaki horien balioa badaezpadakoa da. 5. EKON. Giza baliabideak asebetetzen dituzten ondasunei ematen zaien garrantziaren neurria. 
. balio erantsi. EKON. Produktugile batentzat, merkatu-prezioan kalkulaturiko produkzio baten balioaren eta bitarteko kontsumoaren artean dagoen aldea. 
. balioaren analisi. EKON. Produktu baten funtzioak eta kostuak konparatuz haren balioa kalkulatzea.
. balioaren teoria. EKON. Gauzen erabilera eta trukaketaren oinarri ekonomikoak finkatu nahi dituena. 

BALORE. iz. 1. Ausardia, beldur ez denaren nolakotasuna. 2. (bereziki pl.) Gizarte, giza talde edo norbanakoaren portaera eta arau-sistema baldintzatzen dituen oinarrizko ideia edo sinesmena. Balore-eskala. Etika-baloreak. 3. EKON. Diru-kopuru baten ordain den dokumentua, hala nola errenta-titulu, akzio edo obligazioa. 
. balore higigarri. EKON. Eramaileari egindakoak edo endosu bidez eskualdagarri direnak. 
. balore-kartera. EKON. Norbanako edo entitate batek dituen baloreen multzoa. 

  ----- Original Message ----- 
  From: Paúl Picado 
  To: Itzul 
  Sent: Monday, November 15, 2004 6:34 PM
  Subject: [itzul] Balore/balio


  Arratsalde on, ea kontu hau gehiegi luzatzen ez den...Ekonomiaz ari naiz, eta ez dut oso garbi noiz erabili balioa edo noiz balorea, "valor" agertzen zaidanean. Edo agian biak erabil daitezke...

  Egia esan, hiztegiek ez didate ezer argitu, ez dakit zergatik batzuetan "balore" eta beste hainbatetan "balio" erabiltzen diren.

  Mila esker aldez aurretik.




  Paúl Picado Moreno    



------------------------------------------------------------------------------

       
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/745699e6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago