[itzul] Lurzoruaren Legea eta EIZIE
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
As, Aza 16, 09:13:42, CET 2004
>Legez, dekretuz, aginduz eta paperez badaude horren ardura duten
erakundeak: IZO, UZEI, EIZIE (...). Baina ahalmenez (...) ez dakit,
zalantzak ditut.
EIZIEk, zoritxarrez, alhamenik batere ez du, profesionalen elkartea baino
ez delako, eta administrazio alorrean behar baino kide gutxiago dituenez
gero (arduradunak kide berriak behin eta berriro bereganatzen gogotik
saiatu arren) , zarata ateratzeko edo ezer aldarrikatzeko eskurik (ia) ez
du, atzean oinarri hutsaren hurrengoa (edo) duelako, aldez. Bestalde,
EIZIEri inork ere ez dio "aholkulari" tasunik aitortu, Euskaltzaindiari ez
bezala, esaterako. Zuzenketa eta zuzentasuna kezka ditu elkarteak, jakina,
horra hor zergatik hasi zen maiatzean Zuzenketaren inguruko ekimenak
antolatzen, besteak beste. Baliteke, jakina, maiatzeko jardunaldiok
VIPekiko jardunaldi horietakoak izana, zenbat buru, hainbat... aiduru.
Jakina, itzultzaileak gauza txarren bat jazotzen denean albiste gai baino
ez izate horrek biziro kezkatzen gaitu, bai elkartekideak, bai eta, seguru
asko, itzultzaile, interprete eta zuzentzaile guztiak ere. Ondo eginak
inortxork ere aipatu ohi ez dituelako. Txarto eginak, ordea, denon esamesa.
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago