[itzul] senderuela eta platera

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Ast, Aza 18, 13:17:55, CET 2004


platera-ren izen zientifikoa 'Clitocybe geotropa' da
senderuela-rena 'Marasmius oreades'

Eibar inguruan, behintzat, lehenengoari neguko zuza esaten zaio. 
Bigarrenaren euskarazko izenik ez dut ezagutzen. Marasmio-en taldeari 
zapo-perretxiko deitzen diegu, baina gehienbat, jangarriak ez direnean. Eta 
Senderuela jankarria da.

asier


At 13:07 2004/11/18, you wrote:

>Perretxiko jaten abila naiz ni, ez ordea biltzen, edo bereizten.
>Urduñako lurretako perretxiko mota nagusien artean testuak hauek aipatzen 
>ditu, besteak beste: ""pardilla, platera, senderuela, níscalo". Eta 
>"platera" eta "senderuela" ez ditut inon bilatu, ez Urduñako mendietan eta 
>ezta paperezko mendietan ere.
>Laguntzerik bai?
>Edurne





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago