[itzul] armas de destruccion masiva
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Aza 24, 10:15:16, CET 2004
dana hondatzen /izorratzen duten armak be izan leikelakoan...
Ba ez, Gari; leike, leike, baleike, baina oker. Izan ere,
suntsipen/suntsimen handiko armak kategoria bati dagozkio (arma kimiko,
biologiko eta nuklearrak, oraingoz uste dut-buruz ari naiz-), eta zuk
emandako definizioan sartzen diren beste hainbat arma eta lehergailu-mota ez
dagozkio sailkapen horri. Esaterako, eta besteak beste eta urrutira jo gabe,
amerikar armadak lehen aldiz Iraken erabili duen superbomba konbentzionalak
(10 tona uste dut) bere eragin-eremuko den-dena hondatzen eta izorratzen du,
baina ez da suntsipen/suntsimen handiko arma. Gauza bera, eskalan behera
eginda, zenbait lehergailu-motari dagokionez (erabilera militarrekoak
soilik), beren eragin-eremuan guzti-guztia suntsitu arren, ez baitira
suntsipen/suntsimen handiko arma gisa sailkatzen. Eta abar.
Ezertarako lagungarri bazaizu...
----- Original Message -----
From: "Gari" <garikoitze a bildua euskalnet.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, November 24, 2004 12:08 AM
Subject: Re: [itzul] armas de destruccion masiva
> Horreitariko bat bota ezkero ezer gelditzen da zutunik?
>
> Era horretan esaten baina, dana hondatzen /izorratzen duten armak be
> izan leikelakoan.
>
> Garikoitz
>
> ----- Original Message -----
> From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, November 23, 2004 7:19 PM
> Subject: Re: [itzul] armas de destruccion masiva
>
>
> > Kaixo, suntsipen handiko armak da gehien erabiltzen den forma, eta
> > nagusitzen ari dena; suntsimen handiko armak ere erabili izan da.
> >
> > ----- Original Message -----
> > From: "Maider Sukunza" <maider a bildua eguzkibideoak.net>
> > To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Tuesday, November 23, 2004 10:47 PM
> > Subject: [itzul] armas de destruccion masiva
> >
> >
> > Eta nola esan hau??Badakit nonbaiten dagoela baina orain ez dut inon
> > aurkitzen.
> > Mila esker.
> >
> >
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago