[itzul] RE: Juegos de suerte, envite o azar.

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Aza 29, 14:02:21, CET 2004


Hoberik aurkitu ez dudanez, nondik jasota dagoen eta egileak nortzuk diren
ikusita, behin-behineko ordaina "zori-, ausa- eta adur-jokoak" izan liteke,
multzoan emanda balio baitezake. Bestalde, Jokoaren Legeak (4/1991 LEGEA
azaroaren 8koa, Euskal Herriko Autonomi Elkartean jokoa arautzekoa) "apostu,
zori edo zortezko jokoak" ematen du (gutxienez "apustu" zuzendu beharko
litzateke); horrek ere hiruko multzo moduan balio lezake, baina ez nau
asebetetzen (nahiz eta hori den legez ezarritako izendapena). Hausnarketa
gisa, eta orain arte esandakoa baino konponbide hoberik ez daukadan arren,
hauxe esan nahi nuke:

 

1.- Alde batetik, orain arte erabilitakoak ez dira bete-betekoak:

 

Zorte, enbite eta zoriko jokoak (Iragarpena, (C.B.; C.I.F. E 48506604)
Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako Joko Arloko
teknikariak, hots, 45/96-MB zehapen-espedientearen instrukziogileak, 1996ko
urriaren 24an hartutako Erabakiaren proposamena jakinarazten diona Manuel
Muiņos Cabrera jaunari).

 

Zori, enbido edo ustekabe jokuak (372/1991 Dekretua, ekainaren 1ko
Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena).

 

Zori, enbite edo ustekabezko jokoak (142/1990 Dekretua, maiatzaren 29koa,
Euskal Autonomi Elkarteko Jokorako Euskal Batzorde eta Joko Erroldetegia
sortzen dituena).

 

Zori, enbite eta ustekabezko jokuak (Agindua, Herrizaingo Sailburuaren
1988.eko Otsaila ren 19koa, Bingo Jokua arautuz)

 

Zori, Enbite eta Halabeharrezko Jokuak (Herrizaingo Sailaren 1986.rko
Maiatzaren 22ko Agindua, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Ertzaingoan iare
dauden lanpostuak betetzeko deia eginez).

 

Eta aldizkari ofizialetako azken agerraldiak hartuta ere, ez dut hoberik
aurkitu:

 

Zorte, enbido eta zorizko jokoak (5/2002 FORU ARAUA, maiatzaren 13koa,
zenbait zerga

neurri onartzen duena).

 

Jokoak (EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 29koa, Zerbitzu Orokorretako
zuzendariarena, Emilia Garcia Garcia andreari Merkataritza eta Kontsumo
sailburuordearen 2001eko martxoaren 26ko Ebazpena jakinarazten diona,
ezinezkoa izan baita jakinarazpena berari zuzenean egitea. Ebazpen horrek
ezetsi egin zuen andreak aurkeztutako erreklamazioa).

 

Zorte, apostu eta zorizko jokoak / Zorte, Apustu eta Zorizko Jokoak (4/1999
FORU ARAUA, abenduaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Neurriei
buruzkoa).

 

 

2.- Arazoa sortzen dit "ausa" hitzak, forma aldetik eta esanahi aldetik.

A) Forma aldetik, Hiztegi Batuan "ausaz" eta "ausazko" daude:

ausaz adlag. 'beharbada, apika'.

ausazko izlag. Sin. menturazko
<http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/bilatu.asp?sarrera=menturazko> ,
<http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/bilatu.asp?sarrera=%20zorizko>
zorizko.

Baina "ausa" edo "ausa-" ez daude (eta dagoeneko bigarren pasaldia egin dute
Hiztegi Batuaren a letran). Zalantza egiten dut horrela, izen moduan, erabil
ote litekeen, nahiz eta hiztegi batzuek jasotzen duten (Elhuyarrek ez).

 

B) Gainera esanahiaren aldetik ere, zubererazko elurroldeaz gain, zoria
(zortea Iparraldean, suertea Herrikoia) esan nahi du (Elhuyarrek ez dio
'zori' esanahia aitortzen, eta horrek lehenago esan dudan zalantza sendotzen
dit). Baina "envite" hitzak, desafioa adierazten du 'zori' (suerte) eta
'adur' (azar) hitzek ez bezala.

 

Euskaltzaindiak "enbido" jasotzen du Hiztegi Batuan, eta "ausa" ez,
horregatik, eta esanahiagatik, zalantza handiak sortzen dizkit bigarren
osagai horrek.

 

Jon Agirre

Bizkaiko joko eta ikuskizun arduraduna

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041129/30072602/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago