[itzul] koma eta eten-puntuak (,...)

maria maria2 a bildua euskalnet.net
Al, Urr 4, 09:26:39, CEST 2004


kaixo, txikikeria bati buruzkoa da nere galdera oraingoan,
nola behar du: (,...) ala komarik gabe?
alegia, hainbat adibide ematen ari garela, zerrendak jarraitzen duela esateko eten-puntuak erabili nahi ditugunean, aurretik koma behar du ala ez? ala aukeran dago?
eta koma behar badu hutsunea utzi behar da komaren eta eten-puntuen artean ala dena jarraian idatzi behar da?

horrelako zalantza ortotipografikoen(?) inguruko azalpenak non bilatu (eta arkitu) daitezke?
eskerrik asko aldez aurretik,
maria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041004/fc1d648d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago