[itzul] Por alto

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Urr 5, 12:20:46, CEST 2004


Ez dakit ezertarako balioko dizun, baina nire iritzi apalean:

Goitik egiten diren jokaldiak, "goitik jokatzea" da. Horrela esan izan diogu
beti, behintzat, futbolean (adb.: horiek ez dakite goitik jokatzen; beraz,
burura atera baloia) edo pelotan (fulanori goitik jokatu behar zaio, pelota
harrotuta). Badakit beti esan izan duguna, askotan, telebistan eta irratian
ez dela esaten (adb.: euskaraz beti zabal/zabalera/zabalean/zabaldu esan
dena, telebistan eta irratian, jokoa ireki, joko irekia, etab. bihurtu dute)

Testuingurua zein den ez diozu, baina, nik neuk "jokaldia" hitza ekintza
zehatza adierazteko baino ez nuke erabiliko eta, jakina, zeuk ondo diozun
moduan, edozein jokaldi adierazteko, "goitik egindako jokaldia". Eta
orokorrean "goitik jokatzea/jokatu" erabiliko nuke.

Euskaltermeko "buruzko jokaldi" horrek ez du, nire ustez, "goitik jokatzea"
adierazten (hankaz ere goitik joka daiteke eta) "buruz jokatzea" baizik.

"Jugadas aéreas" hori berri samarra da, eta gauza bera adierazteko erabili
ohi da (hala ere, ez diozu erdarazko testuan bata eta bestea bereizten
dituen ala ez).


----- Original Message ----- 
From: "Sergio Azkarate" <xuxen a bildua goiena.com>
To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, October 05, 2004 11:47 AM
Subject: [itzul] Por alto


> Futbolean, goitik egindako jokaldiei zela deritze?
>
>
> Euskaltermen sarrera bat dago: buruzko jokaldiak
>
>
>
> Baina badago besterik "jugadas aereas" esateko?
>
>
>
> Sergio
>
>
>
> GOIENA
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago