[itzul] Fielato
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Or, Urr 8, 08:54:50, CEST 2004
Asunto: Fielato
Beheko erantzunei beste testigantza bat -atzo prestaturikoa- gaineratu nahi
nieke:
1) Altubetik Bizkairantz, Orozko eta Laudioren arteko mugari -Araba eta
Bizkaikoa ere bada- betidanik "Katea" esaten zaio euskaraz, eta "La Cadena"
erdaraz. Gaur egun, Katea auzuneak hiru bat baserri eta eraikin bat ditu,
eta izena bertan zegoen kateatik datorkio. Bertakoek badakite kate bat izan
zela, hantxe zergak ordaintzen zirelako. Araban badago antzekorik,
Olabezarren esate baterako.
2)Nire ustez, katearen zeregina gurdiak geldiaraztea edo oztopatzea
izango zen, zergak ordaintzeko. Ausardia izan liteke, baina agian
"Zergaetxea >Zergetxea " izan zitekeen 'fielato'-ren ordaina, zeren etxeak
kateren bat izatea errepidea ixteko eta zergak ordainarazteko garai baten
kontua izan da, eta ez dakit ea lotu daitezkeen zerga=katea, denbora batean
horrela izan bazen ere.
"Eneko&Jasone"-ren gaurko e-mailek eskatzen duenari erantzunez;
"Bai, Orozkon beti esaten zaio Katea euskaraz egiten denean, eta baita
horrela esaten dute Laudioko euskaldun-zaharrek ere. Ohartxo bat: Ez da
Aiara-k muga egiten duena, Laudiok baizik. Laudio Aiarako koadrilan sarturik
izan arren, betidanik izan du berezko izaera udal moduan.
Agur bero bat denei,
,
==========================================
Testigantza moduan besterik ez bada ere, eta Mertxek adierazitakoaren
ildotik, Elgetan badugu etxe bat azpian arkua duena, bertatik Bizkairako
errepidea pasatzen da eta beti entzun izan dugu hor kobratzen zirela zergak
(ez dakit Bizkaira eramaten ziren merkantziei, handik zetozenei edo biei).
Guk arkuari edo tunelari "Kataia" deitzen diogu, eta Mertxek azaldu duen
moduan, hor katea omen zegoen. (Enrike Gorrotxategi 04.10.06)
======
Mungiatik egindako kontsulta batean, 'fielato' euskaraz nola esan galdetu
ziguten IZOn. Galdetzaileak berak adierazi zigunez, garai batean zergak
kobratzen zituzten tokia da. Proposamena 'katetxea' izan zen.
Proposamenaren arrazoiak:
Espainiako Akademiaren hiztegiaren arabera, hauek dira "fielato" hitzaren
adierak:
1. m. Oficio de fiel. 2. m. Oficina del fiel. 3. m. Oficina a la entrada de
las poblaciones en la cual se pagaban los derechos de consumo.
Galdetzailearen azalpena gogoan (zergak kobratzen zituzten tokia), adiera
horietatik hirugarrena zegokiola ondorioztatu genuen.
Interneten begiratu bat eginda, testu hauek aurkitu genituen, euskaraz eta
gaztelaniaz:
La pequeña casa que podemos ver en esta zona de Arnaga, era la aduana o
"Katetxe" (casa de la cadena), así llamada porque había una cadena que
cerraba el paso y en la que debían pagar un impuesto las mercancías que
venían de Bilbao. -http://www.mungia.org/euskara/turismo/ruta4.htm
<http://www.mungia.org/euskara/turismo/ruta4.htm>
Orotariko Euskal Hiztegian, "aduana", "alcabala", "tributo" dira, besteak
beste, "kate" hitzaren ordainak (Toribio Etxebarriaren eta Kirikiñoren
testuetan ageri da). (M-Olaizola 04.10.06)
> ----------
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en
> nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: viernes 8 de octubre de 2004 8:09
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 5 bilduma, 12. zenbakia
> ------------------------------
> Message: 3
> Date: Thu, 7 Oct 2004 11:28:52 +0200
> From: "Eneko & Jasone" <masala a bildua euskalnet.net>
> Subject: Re: [itzul] fielato
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <000201c4ac75$5cf61a00$0e01633e a bildua z5u8z1>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Laudio-Areta-Orozko inguru horretan, Bizkaia-Aiara mugan, finean, "la
> cadena"-ko etxe bat daukate, zergen kontu huraxe zela eta halaxe deituta;
> ez dakit euskaraz izenik zuen, eta agian laudioar petoren batek ekar
> lezake testigantza jantziagoa Itzulera...
> ----- Original Message -----
> From: Enrike
> To: ItzuL
> Sent: Wednesday, October 06, 2004 3:16 PM
> Subject: RE: [itzul] fielato
>
> Message: 5
> Date: Fri, 8 Oct 2004 08:12:42 +0200
> From: "EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon" <jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net>
> Subject: RE: [itzul] fielato
> To: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <0AFD2AD5C3AAD811968A0090273AAE67010AF359 a bildua GORBEA2>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Beste horrenbeste gertatzen da Ondarroa eta Mutriku herrien artean,
> "Katetxe" izeneko etxea dago bi herri horien arteko mugan.
> Joserra Egiluz
> -----Mensaje original-----
> De: Eneko & Jasone [mailto:masala a bildua euskalnet.net]
> ----- Original Message -----
> From: Enrike <mailto:kultura a bildua elgeta.net>
> To: ItzuL <mailto:itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, October 06, 2004 3:16 PM
> Subject: RE: [itzul] fielato
>
>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041008/da3889e4/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago