[itzul] santas mujeres

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Urr 8, 13:57:16, CEST 2004


> Erlijio edo historia kontuan ni baino jantziagorik egongo da gure 
> zerrenda honetan. Ba al daki inork nola esaten zaien euskaraz Jesusen 
> gurutziltzaketan gurutzepean zeuden emakume "santu" haiei?

SAN MIGUEL ELIZA

San Miguel eliza muino baten gainean dago eta garai gotikoan berreraiki 
zen, nahiz eta portiko erromaniko bat kontserbatzen duen, eta bertan, 
zimiterio baxu baten azpian, itzala eta babesa ematen duena, Bibliako 
eszenak ikus daitezke. Bereziki azpimarragarriak dira alboetan kokatuta 
dauden bi goi-erliebeak. Batean Emakume Sainduak azaltzen dira, 
berpiztutako Jesukristoren hilobira hurbiltzen, eta bestean San Miguel 
dragoiaren aurka borrokan.

http://www.euskadi.net/zentroa/rutas/rutan2_e.htm

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago