[itzul] EAEaren/EAEren
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Urr 11, 11:51:49, CEST 2004
> Euskal Autonomia Erkidegoaren = EAEaren ala EAEren?
> Eta horren ildotik antzeko beste guztiak:
> Nafarroako Foru Erkidegoaren = NFEaren ala NFEren?
> Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren = EHAAaren ala EHAAren?
Paulo Agirrebaltzategiren _Laburtzapenen gidaliburua_-k dio, siglen
mugatzaileari buruz ari dela (29 or.):
«Dena dela, puntu honetan zeresanik badu sigla erabiliagoa eta
ezagunagoa izateak: zenbat eta erabiliagoa eta ezagunagoa izan (eta,
beraz, lexikalduagoa), orduan eta errazago hartzen du mugatzailea».
Ez dirudi zure sigla horiek oso lexikalduak daudenik, oraingoz bederen.
Nik «EAEren», «NFEren» edo «EHAAren» idatziko nituzke, zalantza gabe.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago