[itzul] Meaile / Zamari-zain

aztiri aztiri a bildua futurnet.es
Ast, Urr 14, 11:33:45, CEST 2004


Hemen nator berriro burdinolei buruzko kontuekin.
Ba al dakizue meiale lanbideari zein hitz dagokion gaztelaniaz?
Hona hemen testuingurua:
"Behin mea kiskaldu eta gero, mailu edo borra baten bidez zati txikitan xehatu eta minerala tamainaren arabera banatzen edo sailkatzen zen. Lan honen ardura meaileak zuen."
Bestalde, nola itzuliko zenukete zamari-zain?
"Garraio lanetan ibiltzen ziren mandazain, zamari-zain edo itzainek..."
Eskerrik asko, beti bezala.
Edurne


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041014/85b564cc/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago