[itzul] Euskal Azentuaz

Gilen Mejuto gilentxo a bildua yahoo.it
Lar, Urr 16, 03:10:04, CEST 2004


Euskararen azentua edo, hobeto esanda, azentuak, liburu eta artikulu
dezentetan landutako gaia duzu, betiere euskalkien ikuspuntutik.

Euskara batuaren azentuaz bezainbatean, ezer gutxi egin da. Nik dakidala
Euskaltzaindiak ez du inolako erabakirik hartu auziari buruz.

Aipatu EUSKAL GRAMATIKA OSOA-ren aurretik Txillardegik euskara batuaren
azentu sistema aztertu zuen EUSKAL AZENTUAZ liburuan (1984 heinka). Nire
ustez ez da ordudanik saio sakonagorik egin gaiaren gainean.

Egia esan, euskara batuak (nazio ikuspegitik axola zaiguna) zehatz samartuak
ditu azentubidearen nondik norakoak. Baina gauza asko egiteko daude
oraindik. Esate baterako hitz markatuen zerrenda oso bat (Hiztegi Batuan
bertan egin litekeena).

Bestalde, ez dirudi batzuentzat oso komenigarria denik azentu sistema zehatz
bat definiturik izatea. Batuaz hitz (eta hitz kate) guztiak nola azentuatu
behar diren arautuz gero bertsolariek beste oztopo bat (eta ez nolanahikoa)
lukete bertsoen paratzeko.

Gilen Mejuto




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago